ERASMUS+: Exodos proiektuarekin Sari Naziolala irabazi dugu.
Hona hemen blogak eta argazkiak.
AURREMATRIKULA BATXILERGOAN - 2025-2026 ikasturtea
Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea (ikasle berrientzat ): martxoaren 31tik apirilaren 11ra
Ikastetxean (08:30-14:00) edo On-line
Matrikula (ikasle guztiak): ikastetxeko idazkaritzan, 2025eko ekainaren 16tik 30ra. Hitzordua hartzeko, 621 317 052ra deitu (Alfonso edo Joseba)
Martxoaren 10etik 14ra bitartean URBIko ZIENTZIArekin harremanatutako ikasleek hainbat hitzaldi, ekintza eta lan izango dituzte.
Zorionik beroenak denon partez!
2024-2025 Testu liburuak
Non: Institutuko idazkaritzan
Ordutegia: 08:30tatik 15:00ak arte
Hobeto antolatu ahal izateko, hitzordua hartzea gomendatzen da 621317052 (Joseba edo Alfonso)
Batxilergoa ekainaren 17tik uztailaren 2ra (ostegunetan 8:30-16:00, beste egunetan 8:30 - 15:00)
Batxilergoko 1. maila edo 2. maila egin nahi duten ikasle guztiek ekainaren 17tik uztailaren 2ra tartean matrikula egin behar dute. Ikaslea adin gabekoa izatekotan, ikasleak eta tutore legal batek etorri behar dute.
Le voyage des élèves du cours de français: La Rochelle-Futuroscope-Poitier
Hiru egun joan gara Frantziara batxiko ikasleekin. La Rochelle eta Poitier hiriak bisitatzeaz gain, Le Futuroscope parkean egon gara. Horrela, Frantziako gastronomia, giroa eta bizi modua ezagutzeko aukera izan dugu.
Urtarrilaren 28tik otsailaren1era, Baigorriko Jean Pujo ikastetxean hogei ikasle eta bi irakasle izango dira.
EXODOS emigrazioari buruzko eTwinning proiektu komunean lan egiteaz gain, Urbiko ikasleek Iparraldeko ohiturak, geografia, euskalkia eta monumentu enblematikoak ezagutu ahal izango dituzte. Informazio guztia blog honetan.
Erasmus+ mobilidadea : La Reunion uharteko ikasleak bisitan
Urriaren 18tik 25era, La Reunion uharteko bazkideen bisita jaso dugu.
Reuniondarrek, EXODOS emigrazioari buruzko eTwinning proiektu komunean lan egiteaz gain, Euskadiko ohiturak, geografia, kultura, hizkuntza, monumentu enblematikoak eta altxorrak ezagutu ahal izan dituzte. Bi ikastetxeen arteko harremana indartu egin da, esperientzia guztiz positiboa eta aberasgarria izan baita. Informazio guztia Jean Hinglo ikastetxekoek sortu duten blogean. Urbiko ikasleek datorren Aste Santuan itzuliko diete bisita Reunioneko kideei. Mugikortasun berri hori, zalantzarik gabe, ahaztezina izango da.
Bigarren urtez, URBI BHI ikastetxeak Elhuyar zientzia azokan hartu du parte Bilboko Arenalean asteburuan zehar. Ostiralean gure lorategi bertikalaren maketa aurkeztu gunean bere ureztatzen sistema automatikoarekin batera eta datuak mugikorretik ikusteko app a (Batxi 1 eta DBH 3-4) eta igandean uraren zikloaren maketa bat (DBH 1).
Proiektuak egiteko HEDATZE orduak erabili ditugu, eta Arenalean gure ikasleek ederto batean defendatu dute egindakoa epaileen eta galdezka hurbildu den edonoren aurrean. Haien lana oso ondo bete dute, oso harro gaude lortutako emaitzaz.
Epaileen, euren aldetik saritu egin dute egindako lana, eta gure ikasle batzuek formazio ikastaro bat jasoko dute DigiPen Institute of Technology Europe Bilbao- ren eskutik. Onena, edozein kasutan, urtean zehar ikasleak eta irakasleak partekatutako ordu guztiak izan da.
Eskerrik asko guztioi, eta zelan ez, zorionak lortutako emaitzagaitik
Erasmus+ mobilidadea : Txekiara bisita
2023-2027rako Zuzendariaren aukeraketa-Batzordea Deia
Erasmus/ eTwinning proiektua:
Txekiar Errepublikako ikasleak Urbin
(otsailaren 26- martxoaren 2ra)
Erasmus+ 2022. Europarako leihoak irekitzen
Abenduaren 16an Erasmus+ 2022. Europarako leihoak irekitzen jardunaldia egin zen Bilbon, Hezkuntza Sailak antolatuta. Ekitaldi horretan, ERASMUS+ saria eman zioten Urbi BHIri, datozen 6 urteetarako Europako estrategian hartu duen konpromisoagatik.
“Vasalli, nor izango da hurrengo erregea?”
Urbiko Geografia eta Historiako Mintegiak aurten DBH2. mailan Goi Erdi Aroko feudalismoa proiektu baten bitartez indartzea erabaki du. Izan ere, gure ikasleek klasean landutakoa eta azterketa teoriko batean frogatutakoa proiektu honen bitartez gorpuztu eta hobetu ulertzeko aukera izan dute, hala nola feudo bat nola antolatzen zen, mansoak nola lantzen ziren (txandakatze sistema: lugorri edo laborantza), eta abar luze bat.
Gainera, ikasleak RolePlay baten parte izan dira, non irakaslea erregea izan den eta non ikasleak, erregearen basailu bezala, feudo bat jaso duten eurek antola dezaten. Are gehiago, basailuak bezala euren dinastiaren armarri bat diseinatu behar izan dute! Amaitzeko, irakasle-erregea ondorengorik gabe hil da eta basailuek koroagatik gerra egin dute. Gerraren nondik norakoak azaltzea ezinezkoa egiten zaigunez (historiako galderak erantzuten armak erosi eta gainontzeko feudoak erasotu behar zituzten…), zuekin gure ikasleek eginiko hainbat feudo partekatzea erabaki dugu!
Primeran pasa dugu!!