Departamendu hau Pedagogia Terapeutiko irakasleek, Hezitzaileak, Curriculum Anitzeko taldeetako irakasleek eta Hezkuntza-Orientabide espezialitateko irakasleak osatzen dute.
Orientatzailearen egitekoak, besteak beste, honakoak dira:
Irakasle-tutoreari laguntza eskaini eta aholkatu tutoretza lanetan eta gurasoekiko harremanetan.Ikasle taldeetan gerta daitezkeen arazoak bideratzeko estrategiak diseinatu.Hezkuntza Premia bereziak dituzten ikasleak aztertu, zein laguntza mota eskainiko zaion erabaki (curriculum arlokoa, nahiz psikologikoa) eta laguntza hori bideratzeko ditugun baliabideak kudeatu.Orientazio departamendua koordinatu.Zailtasun akademikoak zein pertsonalak adierazten dituzten ikasleen egoerak , irakasle-tutorearekin batera aztertu eta egokiak izan daitezkeen erabakiak hartu.Orientabide akademiko eta lanekoa.Gurasoekiko arreta.
(orientaurbi@urbibas.org)